2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Gaitasun digitala

Irakasle moduan, gure ikasleen eta era berean, gure gaitasun digitala, gaur egun garatzea ezinbestekoa denez, interesgarria iruditu zait gai honi buruz informazioa biltzen duen "Smore" bat sortzea, hemen uzten dizuet esteka.

Zer dira infografiak?

Infografiak, kontzeptuak modu bisual, argi eta sintetiko batez azaltzeko oso baliagarria den tresna dugu. Nire ustez, irakasleok erabili dezakegun baliabide interesgarria da, izan ere, ikasleen arreta areagotu dezakegula uste dut. Gainera, erabiltzeko erraza da. Hemen usten dizuet infografia zer den azaltzen duen adibide bat.

Hauek sortzeko tresna ezberdinak erabili ditzakezue, adibidez:
  • -          Google Developers
  • -          Visualize
  • -          Easel.ly
  • -          Piktochart
  • -          Infogr.am
  • -          Visual.ly
  • -          InFoto Free
  • -          Canva


Web 2.0

Web 2.0-ri buruzko informazio interesgarria irakurri dut eta hemen uzten dizuet burutu dudan Mindomoa, informazioa modu eskematiko batez ikusi dezazuen.




Errealitate Areagotua

Errealitate areagotuaren teknologiak ikasgeletan gero eta gehiago erabiltzen ari diren baliabideak dira. Izan ere, pertzepziorako, interakziorako eta ikaskuntza prozesurako oso baliagarriak eta adierazleak izaten ari dira ikasleentzako. Irudi errealak birtualekin nahastu nahiz gero, hurrengoko tresnak erabili ditzakezue:
  • -          Aumentaty Author
  • -          ARCrowd
  • -          ZooBrust
  • -          LayAR
  • -          Aurasma
Aipatutako kontuan hartuz esan dezakegu, errealitate areagotuak testuinguru birtuala eta errealitatea nahasteko aukera ematen diguten baliabideak direla. Horrez gain, gailu ezberdinekin bateragarria denez (Android eta Iphone), hauen erabilera sustatzen du.


Aurretik aipatutako bi erreminta, LayAR eta Aurasma hain zuzen ere, erabili ditut baliabide hauek gehiago ezagutzeko asmoz, hemen uzten dizkizuet sortutako errealitate gehituak:



Baliabide honekin, Arteterapiak hezkuntzan izan dezakeen baliogarritasuna, abantailak eta adibideak jartzen sahiatu naiz.



Tresna honekin, Yogak hezkuntza duen eragina eta praktika batzuen adibideak jarri ditut.





Educación 3.0

Educación 3.0  deitzen den aldizkaria aipatzea interesgarria iruditu zait. Orain dela aste batzuk ezagutu nuen eta bertan agertzen diren berriak eta ideia beritzaileak, irakasleentzako oso interesgarriak izan daitezkeela iruditu zait. Bertan, gaur  egungo hezkuntza bideratzeko erraztasunak agertzen dira eta lagungarria izan daiteke hezkuntza berrikuntza bultzatzeko azken berriei buruz jakinean egoteko.
Aldizkari honek komunikazio globala du eta honen helburua ikasgeletan metodologia aldaketetan laguntza eskaintzea da IKT-ak eta metodologia aktiboak erabiliz. Hezkuntza sektorea osatzen dutenentzako eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonentzako, familiak barne, bideratuta dago.

CINTE 16

Ikasturte honetan Kongresu internazional batera joateko aukera izan dugu Magisteritza eskolan, CINTE 16-ra hain zuzen ere. Bertan aipatutako guztia modu batez ikusi ahal izateko, hemen uzten dizkizuet zenbait baliabide, web gune eta bideoak.


Niri gehienbat gustatu zitzaidanan Julio Calbero Almenarak adierazitakoa izan zen. Izan ere, etorkizuneko irakasle moduan, gai honi arreta handia jarri behar diogula uste dut.  Beraz, kontuan hartu behar dugu, guk irakatsiko ditugun haurrak beste generazio batetan jaioak direla. Modu horretan, gure ikasleen ikaskuntza prozesuek lortura estua izango dute teknologiarekin. Ondorioz, ikaskuntza prozesuak gero eta irekiagoak, pertsonalizatuagoak, kolaborazio gehiagorekin, bisualagoak… izango dira. Gure ikasleen ikaskuntza zentzua eta egokia izan dadin, irakasleok prestakuntza egokia izan behar dugu eta aipatutako hau guztia kontuan hartu.




Mooc ikastaroen analisia eta ikerketa

Bigarren modulu honetan, MOOC-ak zer diren aztertzeko aukera izan dugu. Era berean, hauen sailkapena, irakasten diren plataforma desberdinen analisi kuantitatiboa eta MOOC ezberdinei buruzko ikerketak arakatu ditugu.
Hasteko, MOOC bat zer den ikertuko dugu. Horretarako, MOOC-aren sigletan jarriko dugu arreta. “M”-k massive esan nahi du, hots, eskuragarritasun masiboa deritzona. Lehenengo “O”-ak, open hitzari egiten dio erreferentzia. Beraz, ikastaroak material errazak eta dohainik dituztela ondorioztatu dezakegu. Hurrengo letra, “O”, on-line esan nahi du. Izan ere, ikastaroak interneten bidez, urrutitik ikus daitezke. Bukatzeko “C”-k, course adierazten du. Ikastaro hauek, egun determinatu batean hasten eta bukatzen dira. Horrez gain, programa espezifiko bat azaltzen du eta honen bukaeran ebaluazioa ematen da. Irakasleak ikasleak bideratzen lagunduko die elkarrekin kolaboratuz eta komunikatuz.


  • MOOC motak

MOOC-ak hiru taldeetan sailkatzen dira.





  • MOOC ikastaroen analisia eta ikerketa

Lehen aipatu dudan moduan, MOOC ezberdinak aurki ditzakegu. Oraingo honetan, bakoitzaren adibide bat jarriko dut.