2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

Gogoeta II

Egun on!


IKTko saio teorikoan, Web 2.0ari buruz mintzatu gara. Irakasleak honi buruz azalpenak eman dizkigu eta esan beharra dut egokia ikusten dudala horrelako gaiak lantzea eta programa ezberdinak erakustea. Modu horretan guk digitalki dugun ezagutza areagotzen delako. Gainera, nahiz eta puntu batzuk aldez aurretik jakin, kontzeptu batzuk berrikustea hainbat tresnen erabilera argitu zizkidan.

Praktikako saioan aldiz, betiko moduan ordenagailuarekin ibili gara lanean. Hasteko, zaindegia nola erabiltzen den azaldu digu. Hori azaldu eta gero, guk frogak egiten ibili gara tresnaren erabilera barneratzeko.

Denbora batez ordenagailuarekin egon ondoren, Microsoft power pointaren inguruan hainbat azalpen argitu dizkigu. Microsoft power pointa, diapositiba aurkezpenak egiteko software bat da. Tresna honi buruz azalpenak eman ondoren nire aburuz baliagarriena, aurkezpen baten barruan ipini beharreko sei elementuak zeintzuk diren jakitea izan da. Izan ere, magisteritzako gradu honetan hainbat dira taldean aurkeztu behar ditugun lanak eta horien artean power pointaren erabilera handia da. Horrez gain, Microsoft Office Picture Managerren erabili dugu. Tresna hau software programa bat da eta argazkiak editatzeko edo hauek kudeatzeko erabilera du.
http://vereadornatalini.com.br/wp-content/uploads/2012/11/apresentacao-em-powerpoint.jpg

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/en/thumb/4/49/Office_Picture_Manager.png/300px-Office_Picture_Manager.png 


Azkenik aipatzekoa da klase praktikoak iraun duen denbora. Gauza da gaur Bilbon greba zegoela eta ondorioz, gure eskubideak defendatzera bertan batu gara. Beraz, klasea beste egun batzuk baino denbora gutxiago iraun du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina