2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Gogoeta V

Egun on!

Aurrekoetan bezala, aste honetan ere saio magistralean aurkezpenekin jarraitu gara. Aurkeztu duen lehen taldeak "Horizonte Proiektuaz" mintzatu dira. Proiektu honen helburua hezkuntzari dagokionez, teknologia berriek izango duten eragina edo inpaktua ikertzea da. Honekin batera beste azpigai batzuk aipatu zituzten. Hurrengoko taldeak aurreko taldearen gai bera azaldu du baina oraingoan unibertsitatean oinarrituz.
Esan beharra dago kontzptu berria izan dela, eta nahiko interesgarria iruditu zitzaidan. Nire ustetan teknologia gizartearekin bukatuko duela pentsatzen baitut eta eraginak zeintzuk izango diren entzutea interesa piztu zidan.


http://euskampus.ehu.es/wp-content/uploads/2013/09/Horizon2020-300x134.png
Saio praktikoari hasiera emateko irakasleak bi liburu ezberdin erakutsi zizkigun. Alde batetik, tipografiarekin zerikusia zuena "Idazkera liburua" eta bestetik, gizarte digitalean irudien interpretazioa nolakoa zen erakusten zuena " Lectura de imagenes en la era digital".

Liburuak begiratu ostean, gai nagusiarekin hasi gara; WebQuest. Metodologia hau hezitzailea izateaz gain, informazioa bilatzeko  erabiltzen da eta errekurtso gehienak internetetik ateratzen dira. Modu honetan ezagutzeko, abileziak erabiltzen dira, elakarlana eta ikasleen autonomia aurreikusiz. Ezaugarriei dagokionez aipatzekoak dira, ikasleen ezagutzatik abiatzen dela, malgua dela eta transmititu edo partekatzeko aukera ematen duela. Azalpenarekin jarraitzeko, irakasleak sei atal ezberdindu ditu; sarrera,zeregina,prozedura,baliabideak,ebaluazioa eta ondorioak.
WebQuest-ak iraupenaren arabera sailkatzen dira; iraupen motza,luzea eta mini web quest-ak.
https://informaticaintegraliujo.wordpress.com/2012/09/10/webquest-2/



Honekin bukatzeko taldeetan jarri gara lanean. Talde bakoitzak, WebQuest bat bilatu du berta ager zitezkeen akatsak begiratzeko eta gero denon artean komentatu dugu.
Ariketa hau oso aproposa ikusi dut Lehen Hezkuntzan erabiltzeko eta etorkizun batean erabili beharra badut metodologia hau arazo barik erabiltzekoneure burua gai ikusten dut .

Guarko ordu praktikoekin bukatzeko, Padlet programarekin binaka mural bat sortu dugu eta bukatuta zegoenean beste ikaskideekin partekatu dugu.
Hona hemen nire bikotearekin egindako murala:

http://es.padlet.com/wall/yout9ks9wpdc 

Esan beharra dut programa aproposa dela edozein ziklorako. Bertan edozein gai lantzeko aukerak daude eta modu eskematiko batean egin daiteke. Horrez gain, bisualki ondo ikusten da. Horrez gain, ikasleak murala bukatu ostean gorde, partekatu... egindezakete.



Programa honetan ikusten dudan eragozpen bakarra zera da; zerbait txarto egitean atzera egin nahi ezkero, hasieratik hasi behar dela murala sortzen eta horrek denbora galtzea dakar.

Bukatzeko, Audacity programa erabili genuen. Guk nahi genuen abestia editatzen ibili ginen eta baita ere, grabazioak txertatu genituen. Horrez gain, Audacity programa portablea jaitsi genuen.

http://imagenes.es.sftcdn.net/es/scrn/14000/14262/audacity-74.jpg

Programa hau lehendik erabili nuen, musikako eta informatikako ikasgaietan. Abestiak editatzeko programa erraza ikusten dut eta gainera aukera anitzak ematen ditu; grabazioak txertatzea, soinuaren kalitatea,exportatzea eta inportatzea, efektuak sartzea, editatzea...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina