2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Gogoeta VI

Zazpigarren saio honetan aurkezpenekin jarraitu dugu. Guarko honetan seigarren eta zazpigarren taldeak aritu dira hizketan. Talde biak artikulu berean oinarrituta zeuden, batak zati bat azaldu digu eta besteak falta zen zatia.
Lehenengoko taldeak Internetek dauzkana arriskuei buruz hitz egin dute. Arrisku hauek gehienbat bi testuinguruetan aipatu dituzte; etxean eta eskolan. Horrez gain, Internetek eskaitzen dituen onurak ere aipatu dituzte.
Bigarren taldeak, aurreko taldeak aipatutako hainbat atal errepikatu dituzte. Hala ere, Interneten seguratsuna bermatzea izan da haien mintzagai nagusia. Era berean, IEP-aren estrategiak aipatu dituzte. Gai hauek interesgarriak ikusi ditut, izan ere, hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzen dira teknologiak eta hauek dituzten arriskuak ezagutzea ezinbestekoa dugu. Modu honetan, irakasleak izango garenok, ikasleak modu kontziente eta egoki batean digitalki alfabetatu beharko ditugu, haien segurtasuna bermatuz.

Ordu praktikoei dagokionez, programa ezberdinak erabiltzen ibili gara. Hasteko Ardora programa erabili dugu. Programa honek irakasleentzako egina dago gehienbat. Bertan, norberak sortutako  web edukiak sortu daitezke, esaterako, jarduerak, gurutzegramak, letra sopak, eskemak...Horrez gain, multimedia orrialdeak ere aurkitzen dira; adibidez, galeriak,bideoak...

http://imagenes.es.sftcdn.net/es/scrn/53000/53136/ardora-19.jpg
http://cmapspublic.ihmc.us/rid=1LWQ5JPJR-Y5QNWZ-21JF/252515772_640%5B1%5D.jpg

Jarduerak egiteko beste programa bat ere ezagutu dugu  JCLICK. Programa honekin matematikako  eta hizkuntza komunikazioari buruzko zenbait ariketa ikusi ditugu. Hona hemen adibide bat: http://clic.xtec.cat/db/act_es.jsp?id=1126

http://clic.xtec.cat/gifs/aditzak.gif
Programa bi hauek erabilgarritasun handia dutela uste dut. Izan ere, zure kabuz jarduerak burutu ditzakezu nahi duzun gaiaren gainean.

Aurrekoa bukatu ondoren Educo play programarekin hasi gara lanean. Horretarako bietako batek harpidetu egin da eta bi jolas ezberdin sortu ditugu.



  1. Lehenengo ariketa, erlazionatzeko ariketa zen. Bi talde zeuden, alde batetik, etxeko animaliak eta bestetik animali basatiak. Talde bakoitzari dagozkien animaliak aukeratu behar ziren. http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1702791/animaliak.htm
  2. Bigarren ariketa test modukoa zen. Bertan galdera eta erantzuna idatzi genuen eta aukerak adierazi ondoren jolasteko prest zegoen.http://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/1702806/koloreak.htm




Azkenik, Storybird programa ezagutu dugu. Programa hau ipuinak edo istorioak sortzeko erabiltzen da. Bertan zu zeuk idatzi dezakezu ipuinaren sarrera, korapiloa eta amaiera.


Programa guzti hauek oso erabilgarriak dira etorkizun batean erabiltzeko. Esan beharra dut ez nituela ezagutzen baina lan egiteko modu dibertigarria iruditu zait. Gainera uste dut ikasleek modu didaktiko eta bisual batez askoz gehiago ikasten dutela. Gainera haurren motibazioa areagotzen da horrelako ariketak egiten direnean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina