2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Gogoeta VII

Ordu magistralean bi aurkezpen egon dira. Lehenengoko taldeak Raul Santiago Campion eta Fermin Navaridas Nalda ingurune aldizkarian argitaratutako artikulu baten inguruan mintzatu dira; La web 2.0 en escena, hain zuzen ere. Honen inguruan zenbait kontzeptu argitu dituzte, aipagarriena web 1.0 eta web 2.0-ren arteko desberdintasunak izan dira. Horrez gain, web 3.0 denbora batean martxan ibiliko dela ere aipatu dute. Gai ineresgarria iruditu zait etorkizun bati begira.
Hurrengo taldeak E-learning buruz hitz egin dute. Hasteko, kontzeptu honen gainean definizio anitzak eman dituzte, geroago honen ezaugarriak aipatu dituzte, ondoren aurkitzen diren mota ezberdinak eta bukatzeko, Lehen Hezkuntzan izan dezakeen aplikazioari buruz azalpena eman dute. Esan beharra dago, orain arte goi mailako zikloetan eta unibertsitatean bakarrik erabiltzen zela. Esan beharra dut termino hau lehendik entzunda nuela baina inoiz ez nuen hain sakonki ulertu eta aurkezpena entzun eta gero, nire ezagutza maila areagitu egin da eta beraz, oso aproposa ikusi dut gai hau lantzea.

Praktikako orduei dagokionez, zenbait programa landu ditugu. lehenego programa Hot potatoes izan da. Programa honek bost motatako jarduerak burutzeko aukera ematen du. Ariketa guztiak desberdinak dira eta funtzionamendua ere desberdina. Esan beharra dut ikasle moduan programa honen bidez ariketak egin nituela. Orain sortzen ere badakit eta gainera ez zait zaila iruditu.


http://imagenes.es.sftcdn.net/es/scrn/10000/10249/hot-potatoes-2.jpg
Geroago Pixton eta Goanimate programak ezagutu ditugu. Biak istorioak edo komikiak sortzeko baliogarriak eta interesgarriak dira. Programak ezagutzeko asmoz Pixton sartu gara eta komiki bat sortu dugu. Programa honek hainbat aukera ematen ditu; esaterako, sormena sustatzea, munduko beste pertsonekin kontaktuan jartzea, adierazpena lantzea, norberaren argazkiak txertatzea... Gainera, erabiltzeko erraza eta azkarra da.
Hona hemen adibide bat:

Programa horiekin bukatu ostean, Issu eta Calameo programak aztertu ditugu. Porgrama hauek artxiboak igotzeko erabiltzen dira, beraz ikasleek bertara igo ditzakete haien lanak. Bertara igotzen diren lanak aldizkarien antzera ikusten dira. Egia esan programa hauek berriak izan dira niretzat eta gehiago sakontzea gustatuko litzaidake.

Saio praktikoarekin bukatzeko, Podcast programarekin lanean ibili gara. Programa honek aukera ezberdinak eskaitzen ditu; hiztegigintza,ipuinak eta istorioak (adierazpena), musika... 2.ziklorako programa aporposa ikusten dut nik.
Honekin lotura duten bi programa gehiago ezagutu ditugu, Poderato eta Goear. Programa hauen bidez, zuk sortutako edo nahi dituzun soinuak eta audioak igo ditzakezu. Guk frogak egiten ibili gara eta grabazio bat igo dugu. Aipatzeko bakarra ordenagailuan nahiko baxu entzuten zela izan da, baina hori mikrofoaren akatsa izango da zeguruenik. Porgrama hauek berriak izan dira baina errazak eta Lehen Hezkuntzara eramateko aproposak ikusi ditut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina